"Memoria osoa" izenburupean mahaingurua asteazkenean

Ataria 2015eko azaroaren 16a

Amasa-Villabonako EH Bilduk mahai-ingurua antolatu du asteazkenerako Gurea antzokiko erakusketa gelan. 19:00etan hasiko da ekitaldia

Bakerako Euskal Bidea deitutako ekimenaren baitan, "Memoria osoa" izenburupean antolatu dute mahai-ingurua eta Josu Muguruza zenaren alaba, Ane Muguruza, EH Bilduko parlamentari Julen Arzuaga eta Kongresurako EH Bilduko hautagai den Marian Beitialarrangoitia izango dira hizlariak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!