40. urteurrena ospatzeko egitaraua aurkeztu du Oinkarik

Ataria 2015ko aza. 9a, 15:31

Azaroaren 20an beteko ditu Oinkari dantza taldeak 40 urte. Urtemuga hori ospatzeko asmoz antolatu dituzten ekimenak aurkeztu dituzte Amasa-Villabonako udaletxean

Datorren astean hasiko dituzte ospakizunak. Ohiko emanaldiak prestatu beharrean, ikastaro eta tailerrekin osatu dute urtemuga ospatzeko egitaraua.

Ostiralean, 40 urte beteko dira Franco hil zela eta beste hainbeste OInkari dantza taldeak bere lehen bilera egin zuela. Data baliatuta, belaunaldi ezberdinetako kideek emanaldi berezia prestatu dute: "taldea sortu zuten lehen belaunaldiko kideak, trantsizio suposatu zuen bigarren belaunaldiko kideak eta gaur egungoak elkarrekin arituko gara taula gainean. Dantza eskolan dabiltzan gaztetxoek ere hartuko dute parte", Eneko Arteagak nabarmendu duenez. 

Emanaldirako sarrerak salgai dira eta Oinkariko ordezkarien esanetan, "aforo mugatua da Olaederran 800 lagun baino kabitzen ez direlako. Joan nahi duenak ahalik eta azkarren hartu beharko ditu sarrerak".

Amasa-Villabonako Udalak urtemuga ekitaldiak lagundu ditu diruz eta Iban Agirre alkateak dantza taldearekiko udalak duen konpromisoa azpimarratu du: "Datorren urterako lankidetza hitzarmena sinatu nahi dugu datozen asteotan". Haur eta gazteekin Oinkarik egiten duen lana nabarmendu du bereziki alkateak.

Hauxe da antolatu duten egitaraua datozen egunetarako:

AZAROAK 17 ASTEARTEA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA

DANTZA FAMILIAN TAILERRA: jolas eta parte hartze ariketen bitartez, familia dantzara gerturatzea helburu duen egitasmoa. 3 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzendua. Ezinbestekoa da egitasmoan parte hartuko duen heldu batekin gutxienez lagunduta joatea.

-Irakaslea: Eneko Gil

-Kostua: doan

-Izenematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: lehen saioa beteko balitz, bigarren bat antolatuko dugu 18:30etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

 

AZAROAK 18 ASTEAZKENA (17:30-18:30). IKASTOLAKO GANBARA

DANTZA GARAIKIDEKO ENTSEGU IREKIA: dantza garaikidea ezagutzeko entsegua.

8-12 urte bitarteko haurrei zuzendua.

-Irakaslea: Eneko Gil

-Kostua: doan

-Izenematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: lehen saioa beteko balitz, bigarren bat antolatuko dugu 18:30etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

 

AZAROAK 19 OSTEGUNA (17:30-19:00). IKASTOLAKO GANBARA

DANTZA ETA ANTZERKIAREN UZTARKETA: dantzaren dramatizazio ikastaroa.

13-15 urte bitarteko haurrei zuzendua.

-Irakaslea: Agurtzane Intxaurraga (Hika Teatroa)

-Kostua: doan

-Izenematea: harremanak@oinkari.eus // Telef: 660139380

Oharra 1: lehen saioa beteko balitz, bigarren bat antolatuko dugu 19:00etan.

Oharra 2: Oinkarikoak ez diren dantzariek ere parte har dezakete.

 

AZAROAK 20 OSTIRALA (22:30). OLAEDERRA KIROLDEGIA

DANTZA EMANALDIA: “40 urte dantzan” ikuskizuna. Oinkariko dantzari eta dantzari ohiek elkarrekin prestaturiko ikuskizuna. Sarrerak salgai (5 €):

-Amasa Kafetegian

-www.kutxasarrerak.com

 

AZAROAK 21 LARUNBATA

11:00 Oinkariko dantzari txikien emanaldia herriko kaleetan zehar.

12:30 Oinkariko dantzari txikien hamaiketakoa Malkar plazan.

13:00 Dantza emanaldia Malkar Plazan: “Tio Teronen semeak” ikuskizuna. Doan

14:30 “40 urte dantzan” BAZKARI HERRIKOIA Aburuza Sagardotegian.

20:30 Isk&bila txarangarekin kalejira Iru Aldeta tabernatik abiatuta.

Oharra bazkaria: dantzari, dantzari ohi eta gurekin ospatu nahi duten herritar guztiei zuzendua dago.

Tiketak salgai Amasa Kafetegian (bazkaria + autobusa = 25 €).

ANTOLATZAILEA: Oinkari Dantza Taldea

LAGUNTZAILEAK: Herritarrak eta Villabonako Udala

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!