Aizkardi Mendi Elkartearen lokalean, Larrea auzoan egin ahal izango dira izen emateak, dohainik egunean bertan. Ateratako argazkiak Gurea Zinean erakusgai jarriko dituzte, azaroaren 23tik 27ra, Aizkardik antolatutako mendi astearen barruan.
150 euro emango zaizkio argazki onenari, 100 euro bigarrenari eta 75 hirugarren sailkatuari. Publikoak hautatutako argazki onenaren saria ere egongo da eta irabazleak bi lagunentzako afaria eskuratuko du Iturri-Goxo jatetxean. 12 urtetik beherakoentzat ere izango da saririk, bi argazki onenen egileentzat mendi-materiala izango da opari.
Argazki rallyaren inguruko informazio gehiago izango dute herritarrek www.aizkardi.com helbidean.