Amasako Azoka Berezia igandean, San Martinak girotzen hasteko

Jon Miranda Labaien 2015eko urriaren 27a

Bosgarren aldia izango da azoka berezia antolatzen dutena Amasako gazteek. Herriko baserritarrak eta kanpotik etorritakoak bilduko dira igandean. Herriko frontoian 20 postu inguru jarriko dituzte

Postuak 10:00etatik 14:00etara egongo dira jarrita. Igandeko Azoka Berezia ospatu eta hamar egunetara hasiko dira San Martinak Amasan:

Azaroak 1, igandea
10:00-14:00 Amasako V. Azoka berezia.

Azaroak 11, asteazkena
San Martin eguna
10:30     Meza nagusia. Ondoren, herri kirolak trikitilariek eta bertsolariek lagundurik.
19:30     Txupinazoa, Martina sorginaren jaitsiera.

Azaroak 12, osteguna
Gazteen eguna
06:00     Gazteen gosaria Amasa kafetegian, trikitilari eta dultzaineroek alaiturik.
14:30     Gazteen bazkaria Uxo-Toki elkartean.
17:00     Soka-dantza eta aurreskua plazan.
21:00    Gazteen afaria Iturrigoxo jatetxean.

Azaroak 13, ostirala
17:30     Haurrentzako jaialdia, Irrien lagunak: ‘Kanta eta dantza’ emanaldia. Ondoren, txokolate beroa.
20:00     XXIV. Bakailao lehiaketa.
23:30     Bide batez erromeria taldea.

Azaroak 14, larunbata
11:00     Umeen krosa (6. maila artekoentzat).
12:30     Markel Uriarteren trial erakustaldia.
14:00     Herri bazkaria.
18:30     Olatz eta Esti euskal kantariak elizan.
22:30     Bertso saioa: Asier Azpiroz ‘Azpi’, Alaia Martin, Agin Laburu eta Amaia Agirre. Ondoren, erromeria Triki ta ke taldearekin.

Azaroak 15, igandea
18:00     Herri kirol saioa. Amasako gazteak Lasturko gazteen aurka. Ondoren Martina sorginaren agurra.

Azaroak 22, igandea
11:00     Amasako XXIV. Mendiduatloia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!