Giza eskubideen urraketaren aurkako aletxoa jarri dute herri kirolariek

Eneritz Maiz 2015eko urriaren 17a

Aiztondora Egunaren barruan, 'Euskal Preso eta iheslariak herri kiroletara' lelopean, herri kirol erakustaldia eman dute hainbat kirolarik Amasa-Villabonako plazan.

Herritarren sare sendo eta zabala osatzeko helburuarekin antolatua izan da eguna, eta hainbat kirolari "bakoitzaren ideologiak atzean utzita" elkartu dira giza eskubideen urraketak salatuz. Eskubide hauek errespetatuak izan daitezen, norbanakotik hasi eta ekinbide kolektibora salto egiteko garaia iritsi dela argi utzi nahi izan dute.

Tolosaldeko nahiz Euskal Herritik etorritako kirolariak aritu dira ikuskizuna jartzen, Aiztondora Egunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!