Etxebizitza hutsei zerga igoera aplikatuko

Ataria 2015eko urriaren 14a

Ogasun batzordean etxebizitza hutsei ezarri beharreko errekarguaz hitz egin dute Amasa-Villabonako udalean. EAJk etxebizitza hutsei ezarritako zerga igoera ezabatzearen alde agertu da baina EH Bilduren eta PSE-EEren botoei esker asmo hau atzera bota da.

"Etxebizitza huts asko eta etxerik lortu ezin duten pertsona gehiegi ditugu Amasa Villabonan, eta udaletik etxebizitza huts horiek merkatura irten daitezen bultzatzeko modu eraginkorrena etxe huts hauei zergak igotzea da", Amasa-Villabonako EH Bilduren ustetan. Bere garaian, neurri hau aho batez onartu zuten udal talde guztiek eta koalizio abertzaleak "orain erabaki hau ezabatu nahia" salatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!