Txakolin Eguna, bihar, Amasan

Eneritz Maiz Etxarri 2015eko irailaren 18a

Inoiz baino upategi gehiago izango dira Amasan, 31 guztira, eta bi izan ezik Getariako Txakolina jatorrizko deituraren barruan daude.

Amasako Uxo-Toki elkarteak azken bost urteetan Txakolin Eguna antolatzen du. Txakolina eta pintxoez gain, izen handiko pilotariak ekartzen dituzte. Aurten, Titin III.a eta Imazek osatuko dute bikotea, eta Saralegi eta Telletxearen aurka jokatu beharko dute partida. 16:30ean hasiko da pilota partida.

Sarrerak, Iru aldeta, Urrizpe eta Iturri Goxo tabernetan eskuratu daitezke aldez aurretik, baina bihar Amasan ere erosi ahal izango dira. Pilota partida, txakolin dastaketa eta bi pintxorentzako txartela, helduek 12 euro eta 6 urtetik 12ra bitartekoek 6 euro ordaindu beharko dute. Sei urte azpiko haurrek, berriz, doan sartzeko aukera izango dute pilotalekura.

Pilota partida ikusi nahi ez duenak, baina txakolin ezberdinak probatu eta pintxoez gozatu nahi duenak, 5 euro ordaindu beharko du txartelaren truke.

Pilota partida amaitu ostean hasiko da txakolinaren dastaketa jaia, musikaz alaituta. Behin dastaketa amaitzean, UXO TOKI elkartean afaria izaten da, eta norbaitek bertaratzeko interesa balu, antolatzaileekin harremanetan jarri beharko du. Bertan izango dira afarirako txartelak salgai.

Hauek izango dira parte hartuko duten 31 upategiak:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!