"Asteazkenean hasi ginen gisatua prestatzen"

Mikel Iraola 2015eko irailaren 14a

Behar Zana elkarteko Eneko Amondarain eta Enrike Merinok irabazi zuten elkarteen arteko isats gisatu lehiaketa. Prestaketa nolakoa izan zen azaldu dute.

Zenbat denbora igaro zenuten gisatua prestatzen?
Enrike Merino: Ni denbora gutxiago, lanagatik eta familiagatik. Lan gehiena Enekok egin du.
Eneko Amondarain: Asteazkenean hasi ginen, 17:00etatik 23:00ak arte izan nintzen lanean. Azkeneko gauzak larunbatean bertan egin genituen.

Zer prozesu jarraitu duzue?
E.A.: Lehenengo eta behin, asteazkenean, barazkiak bigundu, gisatua egin eta isatsari hezurrak kendu genizkion. Hurrengo egunetan haragia moztu eta markatu genituen. Larunbatean, berriz, saltsan egin genituen.

Plater bakoitzak bere osagaiak zituen. Zuek zer erabili duzue?
E.M.: Modu arruntean prestatu genuen haragia. Urdaiazpikoa, tipula, azenarioa edota mendafina gehitu genizkion. Presentazioa zen berezia. Aurkezpen horretan azenario purea eta sagar batzuk limoitan bustita gehitu genizkion, ahoa garbitzeko, isatsa pisutsua delako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!