Joxe Mari Olarraren aurkako sumarioa artxibatu du Audientzia Nazionalak

Tolosaldeko Ataria 2015ko ira. 9a, 11:23

Espetxetik irten ondoren herrian egin zioten harreran "terrorismoa goratzea" leporatuta inputatu zuten apirilean.

Apirilaren 10ean deklaratu zuen billabonatarrak Espainiako Auzitegi Nazionaleko laugarren salan, Fernando Andreu epailearen aurrean. Sententziaren arabera, "ez dago lege urraketarik" beraz, artxibatu egin du auzia.

Olarra azaroaren 6an irten zen Pontevedrako A Lama espetxetik. 18/98 auziko Xaki atalean epaitu eta 13 urteko kartzela zigorra jarri zioten, baina zortzi urte eta erdira jaitsi zioten kondena. Hurrengo egunean iritsi zen Amasa-Villabonara eta herritarrek harrera egin zioten. Azaroaren 22an, berriz, ongietorria egin zitzaion herrian.

Azaroaren 7an herrian egin zitzaion harreran emandako diskurtsoagatik inputatu zuten Olarra, Gipuzkoako Guardia Zibilak hala eskatuta. Egun horretan, "bide demokratikoak erabiliz, borrokan jarraitzeko deia" egin zuen: "inportantea da sinestea daukagun proiektuan. Europan gure alde dagoen haize hau aprobetxatu nahi badugu martxa bat gehiago sartu behar dugu, indar gehiago sartu behar dugula eta borrokatu behar dugula. Estrategia aldaketa ez da isilik egotea. Estrategia aldaketa da, tresnak aldatzea: tresna demokratikoen bidez, baina borrokaren bidez. Borrokan bidez lortuko dugu herri honen askatasuna".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!