Joxe Mari Olarrari ongietorri beroa egin diote

Tolosaldeko Ataria 2014ko aza. 22a, 22:00

Joxe Mari Olarra billabonatarra hilaren 6an utzi zuten aske, Pontevedrako A Lama espetxean. Hurrengo egunean iritsi zen herrira, eta harrera beroa egin bazioten ere, gaur, ongietorri omenaldia egin diote herrian bertan.

Berdura plazan eginiko harrerara jende ugari elkartu da. 18/98 auziko Xaki atalean epaitu zuten Joxe Mari Olarra, eta 13 urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak. Ondoren zortzi urte eta erdira jaitsia zioten kondena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!