Emakume baten aurkako beste eraso bat Amasa-Villabonan

Andoni Uzkudun 2015eko irailaren 2a

Amasa-Villabonako EH Bilduk adierazi duenez, beste eraso bat gertatu zen pasa den ostiralean.

Abuztuaren 28an, Larrea auzoan emakume bat jipoitua izan zela salatu du EH Bilduk. Kasu honetan erasotzailea ez zen bere bikotea edo bikote ohia izan, anaia baizik, baina beste behin ere emakumea izan zen kolpatua eta eraso bortitzaren biktima. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen bertako bizilagunei esker.

EH Bilduko ordezkariek gogor salatu nahi izan dute batetik, emakumeen kontrako indarkeria eta bestetik, aldi berean, bizilagunek izandako jarrera aktiboa txalotu nahi izan dute.

2015. urtean salatutako bigarren eraso sexista izan da oraingoa Amasa-Villabonako herrian. Martxoaren 7an izan zen 19 urteko neska gazte baten aurkako bortxaketa saiakera lehena eta pasa den ostiralekoa bigarrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!