Pertsona bat hil da N-1ean, Villabona parean, izandako istripuan

Ataria 2015eko abuztuaren 4a

Irudia: Odei Esnaola

Bart N-1 errepidean izandako auto istripuan Errenteriako 43 urteko emakume bat hil zen. Kamioi bat kontrako norabidean zihoala emakumeak gidatzen zuen autoaren kontra jo, eta autoak su hartu zuen. Kamioi-gidaria zuhurtziagabekeriazko giza hilketa leporatuta atxilotu zuten, eta gaur jakin da pisitibo eman duela alkoholaren proban.

23:00ak inguruan izan zen ezbeharra. Kamioia kontrako norabidean zihoala auto bat jo eta su hartu zuen. Suhiltzaileek batetik, kamioiko gidaria erreskatatu behar izan zuten eta bestetik, turismoa itzali behar izan zuten.

Bertaratutako osasun-langileek ezin izan dute beste ibilgailuko gidariaren heriotza ziurtatu baizik. Ibilgailua erabat kiskalia geratu zen. Biktimak 43 urte zituen, eta Errenterian bizi zen. Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egin diezaioten. Istripuaren ondorioz, guztiz moztu dute bidea Gasteizko norakoan eta errail bat Irungoan. Hori dela eta, auto-ilara handiak sortu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!