Castroren lagunak lehengusuak baino gehiago izan dira

Asier Imaz 2015eko uztailaren 20a

Giza proba apustua Manex Castro preso politikoaren lagunek, Wuitxuek, irabazi zuten larunbatean. 10 minutuko bi txandatan, 52 plaza egin zituzten 550 kiloko harriarekin.

Txanda bakoitzean 26 plaza. Castroren lehengusuak hasi ziren lanean, eta lehen 10 minututan 25 plaza egin zituzten. Bigarrengoan, ez ziren marka horretara iritsi, eta harria 24 plazatan utzi zuten. Guztira, beraz, 49ko lana egin zuten.

Bi taldeek sei tiratzailerekin aritu ziren, eta giro ederra jarri zuten Villabonako probalekuan. Jende ugari elkartu ziren giza proba apustua ikustera. Manex Castro Cadizen daukate espetxean, eta larunbatean bildutako dirua bidaia gastuetan laguntzeko erabiliko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!