Elkartasuna Takbar Haddiri

Irati Saizar Artola 2015eko uztailaren 14a

EH Bilduko kideek elkartasuna adierazi diote Takbar Haddi Sahararrari, bere semearen hilketa ikertu dezaten. Hiru kide 24 orduko gose greban aurkitzen dira.

Takbar Haddik maiatzean hasi zuen gose greba Las Palmas Kanaria Handian dagoen Marokoko kontsulatuaren kanpoaldean, 21 urteko bere semea, Mohamed Lamine Haidala marokoar kolonoek hil zutelako. Osasun arazoak zirela medio, gose grebarekin ezin izan zuen jarraitu eta jarraipen bat eman nahi izan diote Amasako apaiz-etxearen alboan 24 orduz gose greban aurkitzen diren hiru kideek.

Kide horiez gain, EH Bildukoek ere bat egin nahi izan dute eta honako hau eskatu dute: "Hilketaren inguruko gertakariak argitzea, Mohamed Lamine Haidalaren gorpua hilobitik ateratzea eta autopsia egitea, senitartekoek lurperatze duin bat egin dezaten".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!