"Sagarrondotik" estreinatuko du Oinkarik uztailaren 11n

Ataria 2015eko uztailaren 2a

Uztailaren 11n Oinkari Dantza Eskolako gaztetxoek Sagarrondotik emanaldia estreinatuko dute Olaederra kiroldegian.

Oinkari Dantza Eskolan dabiltzan 35 neska mutilek hartuko dute parte ikuskizun berrian. 12 eta 15 urtekoak dira dantzari guztiak.

Hika antzerki taldean ibiltzen den Agurtzane Intxaurragak zuzendu du Sagarrondotik ikuskizuna eta koreografiak Noemi Viana eta Eneko Gilek egin dituzte.

Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian eskainiko dute ikuskizuna 22:30tik aurrera. Aldez aurretik sarrerak eskuratu ahal izango dira Amasa kafetegian edo bestela www.kutxasarrerak.com helbidean.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!