"Iratzar defenda dezagun" lelopean mobilizazio asteburua

Ataria 2015eko ekainaren 23a

Datorren asteburuan mobilizazioak egingo dituzte zigortu dituzten herriko tabernen herri eta auzoetan. Villabonan "Iratzar defenda dezagun" lelopean egingo dira ekitaldiak.

Larunbatean, 20:00etan elkarretaratzea egingo da Berdura plazan eta jarraian afari-merienda Iratzar kanpoan.

Datorren astebururako jarri dute hitzordua Villabonan eta mobilizazioak antolatuko dituzte zigortutako taberna edo elkarteren bat dagoen auzo eta herrietan. Mobilizazioekin «lapurreta» salatu eta auzitegien erabakia Espainiako Estatuaren «ezintasunaren ikur» bilakarazi nahi dute.

Ostegunean berretsi zuen Auzitegi Gorenak herriko tabernak konfiskatzeko erabakia, eta urtebete eta hiru hilabete eta urtebete eta hamar hilabete arteko kartzela zigorra ezarri zien hogei laguni, kargu publikoetarako inhabilitazioarekin batera. 101 herriko taberna eta elkarte itxi eta konfiskatzeak ekarriko lituzkeen ondorioak ekarri dituzte gogora; hasteko, horietan diharduten dozenaka langileren egoera. Baita, oro har, herritarrentzat ekarriko lukeena ere, «milaka herritarren ahalegin, lan eta ekarpen ekonomikoak» ahalbidetu duelako elkarte horiek egotea, haien ordezkariaren hitzetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!