Urteetako ohiturari jarraituz aurten zazpigarren Senidetze Eguna antolatu dute eta egun osoko festa izango da. El Salvadorretik etorritako lagunei harrera instituzionala egingo zaie Amasa-Villabonako Udalean eta ordu erdi beranduago harrera herrikoia egingo zaie Berdura plazan. Eguerdian egingo dute kalejira internazionalista.
13:00etan pintxo solidarioak banatuko dira eta barrikotea egingo dute. Ondroen, Berdura plazan izango da bazkaria. Bertara joateko tiketak salgai daude Iratzarren, Iru Aldetan, Iriarte jatetxean, Atxulondon eta Egarrin.
Bazkalostean, Isk&Bila txarangarekin erromeria izango da, aurtengo Senidetze Egunari amaiera emateko.