Elkartasun Astea antolatu dute Amasa-Villabonan

Ataria 2015eko maiatzaren 21a

Maiatzaren 27tik ekainaren 4ra hitzaldiak, dokumental emanaldiak eta mahai inguruak izango dira. Bestalde, Gurea erakusketa gelan, Ancianos Refugiados EACNUR elkartearen erakusketa izango da zabalik.

Aiztondo bailara eta El Salvadorreko Meangueraren arteko senidetze eguna ospatuko dute Amasa-Villabonan datorren hilaren 30ean. Horren atarian, Euskal Fondoak hitzaldia eskainiko du Subijana etxean maiatzaren 27an, 19:30ean Subijana etxean.

Besteak beste Mendebaldeko Saharako eta Kolonbiako egoeraren berri emango da antolatutako ekitaldien bidez. Hona hemen egitaraua:

MAIATZAK 27, asteazkena

19:30. Subijana etxean Euskal Fondoak hitzaldia eskainiko du: "Aiztondo bailararen ekarpenak El Salvadorren"

MAIATZAK 28, osteguna

20:00. Gaztetxean "La lucha de la Mochila" dokumentala eskainiko dute.

MAIATZAK 29, ostirala

19:30. Berdura plazan, Askapenak antolatuta "Brigadak Sahara okupatuan" emanaldia.

MAIATZAK 30, larunbata

Egun osoz. Aiztondo-El Salvador Senidetze Eguna.

EKAINAK 1, astelehena

19:30. Subijana etxean, Ahmed Etanji giza eskubide elintzaile sahararraren hitzaldia.

EKAINAK 2, asteartea

19:30. Subijana etxean Kolonbia aztergai. Arantxi Padilla herritarra eta EITBko kazetaria eta Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkidea arituko dira zuzeneko konexio bidez.

EKAINAK 3, asteazkena

19:30. Subijana etxean, EACNUR elkartearen hitzaldia munduko errefuxiatuen inguruan.

EKAINAK 4, osteguna

19:30. Subijana etxean, Ikaika taldearen eskutik "Mi bicicleta no me pertenece" dokumentala.

MAIATZAREN 26TIK EKAINAREN 10ERA

Gurea erakusketa gelan, "Ancianos refugiados" erakusketa, EACNUR elkartearen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!