Amasa-Villabonako Udalak erabaki du bozketako lehen bi postuetan geratu diren taldeek uztailaren 28ko kontzertuan jotzeko aukera izatea.
Udalaren iritziz, arrakastatsua izan da ekimen hau, 328 herritarrek parte hartu dutelako. Eskerrak eman ditu Amasa-Villabonako Udalak prozesu honetan parte hartu duten guztiei.