Uztailaren 28ko kontzertuko taldea bozkatzeko beste egun bat

Ataria 2015eko maiatzaren 13a

Akats tekniko bat dela-eta bozketa behar baino 24 ordu lehenago itxi zen asteburuan. 24 orduko beste epe bat zabaldu dute gaur uztailaren 28ko kontzerturako taldea erabakitzeko.

Villabonako Santio jaietako uztailaren 28ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesuarekin jarraitzen dute. Gaur, herritarrek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da. Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira: Amasa-Villabonan erroldatuta egotea eta 2000. urtean edo lehenago jaio izana.
 
Bozketa honako helbidean egin ahal izango da: http://villabona.gobernuirekia.eus/musika-bozketa. Jaiotze-data eta NAN zenbakia sartuta bozkatzeko arauak ikusi ahal izango dira.
 
Datozen egunotan jakinaraziko dira bozketaren emaitzak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!