Bi lagun erasotzeagatik hiru atxilotu Villabonan

Ataria 2015eko maiatzaren 4a

Hiru gizonezko atxilotu zituen Ertzaintzak atzo Villabonan, Lasarte-Orian bi anairi eraso egin izana egotzita

Igandean 7:30ean Lasarte-Oriako erdigunean dagoen taberna baten atarian izan ziren gertakariak. Bi lagunei eraso zieten makil batekin eta buruan jasan zituzten zaurien ondorioz Donostiako Ospitalera eraman behar izan zituzten biak anbulantziaz.

Gertakarien lekutik furgoneta batean egin zuten ihes ustezko erasotzaileek. Ertzaintzak N-1 errepideko gasolindegi baten ondoan topatu zuen ibilgailua. Villabonako udaltzaingoaren laguntzarekin furgoneta barruan zihoazen lagunak identifikatu eta atxilotu egin zituen Ertzaintzak.

43 eta 27 urteko bi gizonezko eta horietako baten semea dira atxilotuak. Adin txikiko pertsona libre utzi zuten eta epailearen aurrean deklaratu beharko du. Adinez nagusi diren ustezko bi erasotzaileak epailearen esku geratuko dira datozen orduetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!