Amasa-Villabonako EAJko hautagaiak Bakartxo Tejeriarekin

Ataria 2015ko api. 30a, 17:55

EAJk "Villabonaren alde lan egiteko gogoz dagoen talde berritua" aurkeztu du eta hitz eman du, "zabor bilketa sistema erabakitzeko galdeketa loteslea" bultzatuko duela.

 

Villabonako EAJk datorren maiatzeko udal hauteskundeetarako, Iban Agirre zerrendaburu duen hautagaitza aurkeztu du. Agirrek adierazi du berrikuntza eta esperientzia uztartzen dituen taldea aurkezten duela, “pertsona berri eta independenteekin eta baita kudeaketan eskarmentua dutenekin ere, batzuk gobernu lanetan aritu bai dira legealdi desberdinetan eta administrazioa ezagutzen dute”.

Zerrendari buruz, hautagai jeltzaleak esan du udal politikaren kudeaketa eredua aldatzeko gogoz dauden gizarteko arlo ezberdinetako pertsonak osatzen dutela. “Ezberdinen arteko errespetuan sinesten dugu eta errespetu eta aniztasun horretatik elkarbizitzan aurrera begirako urratsak ematea xede dugunak”

Zerrendaburuak iragarri du laster batean bere gobernu programa aurkeztuko duela eta aurrerapen gisa jakinarazi ditu bi konpromiso: “guztion artean zabor bilketa sistema erabakitzeko galdeketa loteslea bultzatzea eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzea Villabonako gazteak herrian gauzatu ditzaten ikasketak unibertsitate gradura arte”.

Iban Aguirrerekin batera honakoak dira EAJ-PNVren hautagaitza Villabonako udalerako: Ibon Ariznabarreta, Eneko Urdangarin, Mertxe Garmendia, Tere Izaguirre, Leandro Azkue, Juan Mari Iparragirre, Nagore Puyadena, Andoni Oyarzabal, Larraitz Tejería, Inma Garces, Juan Tejería  eta  Xabier Zabala.  

Hautagaietako batzuk Bakartxo Tejeria Amasa-Villabonako alkate ohi eta egungo Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bildu dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!