Loatzoko Igoera-Jaitsiera egingo dute datorren igandean

Ataria 2015eko apirilaren 23a

Amasako Martina kultur elkarteak eta Uxo Toki elkarteak XXIII. Loatzoko Igoera-Jaitsiera lasterketa antolatu dute iganderako.

Goizeko 10:30etan elkartearen parean emango zaio irteera probari eta 631 metrora dagoen Loatzoko gaina zapaldu beharko dute lasteketariek. Guztira, 9,73 metroko ibilbidea egin beharko dute.

Lasterketan parte hartu nahi duten korrikalariek egunean bertan eman beharko dute izena goizeko 9:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean. Doakoa izango da izen ematea.

520 metroko pendiza gainditu beharko dute parte hartzaileek, Amasako plaza 90 metrotara baitago kokatua. Antolatzaileek ez dute istripuen ardura bere gain hartuko, baina adierazi dute, «arriskurik gabeko jaitsiera dela». Loatzoko gainan hamaiketakoa ere prestatu dute antolatzaileek.

Iaz 90 korrikalarik hartu zuten parte Loatzoko Igoera-Jaisiera lasterketan. Iñaki Añorga izan zen azkarrena eta 44 minutu eta 23 segundo behar izan zituen proba bukatzeko. Nesketan, berriz, Aitziber Ibarbia izan zen azkarrena 54 minutu eta 26 segundorekin.

Sariak eta zozketa

Gizon eta emakumezkoen artean ez dute bereizketarik egingo eta lehen hiru sailkatuentzat izango dira sariak. Lehen posturako 120 euro gorde dituzte, 80 euro bigarren sailkatuarentzat eta 50 hirugarrenarentzat.
Sari banaketaz gain opariak zozketatuko dituzte korrikalarien artean. Arkumea, oilaskoa eta txuleta izango dira, besteak beste, zozketagai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!