Larrea parkea estaltzea erabaki dute Amasa-Villabonako herritarrek

Ataria 2015eko apirilaren 20a

Herritarrek emandako iritzia aintzakotzat hartu eta Larrea parkea estaliko du Amasa-Villabonako Udalak. Egunotan, Gureako erakusgelan eta digitalki botoa emateko aukera izan dute herritarrek eta Larrea parkerako proposatutako Rayuela proiektua jo dute egokitzat.

Atzo 14:00etan eman zuten erabakiaren berri. Herritarrek erabakitako proiektua gauzatuko du Larrea parkean Amasa-Villabonako Udalak datozen hilabeteetan.

Guztira 280 bozka jaso zituzten, horietatik 149 internet bidez. Gainontzekoak, aurrez aurrekoak izan ziren. Rayuela proiektuak jaso zuen boto kopuru gehien. Ikastetxeetako haurrek ere izan dute beren iritzia emateko aukera. Guztira 304 ikaslek eman dute beren botoa, eta bozkatuena Malkar plazako Hiri Egongelak proiektua izan da. Hori dela eta, 500 euroko saria jasoko dute proiektuaren egileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!