Arratzaingo inaugurazio ekitaldiko audioa

Ataria 2015eko martxoaren 19a

Billabona FKEko kideekin batera, berritutako futbol zelaian izan dira Amasa-Villabonako alkate Galder Azkue, Urko Arin kirol arloko zinegotzia, Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendaria, Juan Luis Larrea Gipuzkoako futbol federazioko lehendakaria eta Alex Uranga Realeko zuzendaritza batzordeko kidea. Oinkari dantza taldekoek dantzatu diete aurreskua eta udal ordezkariek egin dute zinta mozketa.

Kategoria ezberdinetan aritzen diren Billabonako FKEko taldeen aurkezpenarekin abiatu da inaugurazio ekitaldia. Segidan jaso DU omenaldia Jorge Alvarezek. 33 urte eman ditu zelaia zaintzen eta egindako lana eskertu nahi izan dio klubak plaka bat eta urrezko insignia oparituta.  Aurkezpen ofizialaren ondoren, Realeko eta Eibarko beteranoen arteko futbol partida izan zen. Mokadutxo bat janez borobildu dute eguna bertaratutakoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!