Istripu "larria" izan da Villabonako Arteca enpresan

Ataria 2015eko martxoaren 18a

Gauerdian gertatu da istripua eta gizonezko bat larri zauritu da, makina batek bi besoak harrapatu ostean.

Artecako komitea eta langileek ordu erdiko elkarretaratzea egin dute eguerdian, gertaera honen inguruan beren kezka azaltzeko. "Alde batetik larriki zauritu den langileari gure babes osoa adierazi nahi diogu, eta beste alde batetik enpresari hartu behar diren babes neurriak hartzeko exijitzen diogu" helarazi dute.

Zaurituari dagokionez, bi besoak mindurik ditu erabat. Horietako bat arriskuz kanpo du, eta gaur arratsaldean egingo dizkiote frogak bigarrengoaren egoera aztertzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!