Aizkardi mendi elkarteak saria jaso du

Ataria 2015eko martxoaren 17a

Euskadiko iraupen luzeko martxen artean Aizkardik antolatzen duenak aipamena jaso du. Euskal Mendizale Federazioak banatu zituen sariak aurreko igandean.

Iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituaren barruan Aizkardi antolatzen duena da baloratuena. Villabonako mendi elkarteko kideek eta laguntzaileek egiten duten lana aintzakotzat hartu du, beraz, Euskal Mendizale Federazioak.

Aurten, martxoaren 29an egingo du Aizkardik 47. Mendi Martxa. www.zirkuitua.com eta www.aizkardi.com helbideetan egin litezke izen emateak eta baita telefonoz astelehenetik ostiralera iluntzeko 20:00etatik 22:00etara 649 71 71 82 zenbakira deituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!