33 urtez Arratzain zaindu duen Alvarez omenduko dute

Ataria 2015eko martxoaren 16a

Belar artifizialeko zelaiaren osteguneko irekiera ekitaldia eta gero egingo dute

Amasa-Villabonako Arratzain belar artifizialeko futbol zelaia inauguratuko dute ostegunean eta horren harira hainbat ekitaldi egingo dituzte bihartik hasita.

Bihar Gurea zineman 19:00etatik aurrera afizionatuen futbolaren inguruko hitzaldia egingo dute Realeko jokalari, jokalari ohi eta hainbat gonbidaturen artean, Mikel Iraola kazetariak moderatuta. Etzi, asteazkena, Arratzain futbol zelaian Realeko nesken entrenamendua egongo da 18:30etik 20:30era.


Inaugurazio ofiziala, aldiz, ostegunean izango da. 10:30ean irekiko dute zelaia, eta 10:45ean Billabona FKEtaldeen aurkezpena egingo dute. Inaugurazio ekitaldia 11:00etan izango da, eta ondoren, 33 urtez zelaia zaintzen egondako Jorge Alvarez omenduko dute. 12:00etatik aurrera Realeko eta Eibarko beteranoen arteko futbol partida ikusi ahal izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!