"Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da!"

Ataria 2015eko martxoaren 8a

Herritar ugari bildu da Herri Mugimenduak deituta Malkar plazan 19 urteko emakume batek bart jaso duen bortxaketa saiakera salatzeko. 

Erasorik ez erantzunik gabe. Aski da! lemapean, goizeko 05:45ean Arroa auzoan 19 urteko gazte bat bortxatzen saiatu direla gogor salatu dute billabonatarrek. Honako testu hau irakurri dute: 

Beldurrik gabe bizitzea gure esku dago. Beldurraren espirala elikatzea ekidin behar dugu, hain zuzen hori baita eraso hauek bilatzen dutena. Gu beldurtzea. 

Gure kaleetan ez dugulako inongo jarrera sexistarik onartuko, erantzun trinko bat emango dugu. Hemen gaude, zutik, gure herriko emakume eta herritar arduratsuak. Ez dugu etsiko. Gaur, egun morea dugun honetan, are eta moreago egingo dugu. Eraso sexisten aurrean, autodefentsa feminista. Aurrez aurre topatuko gaituzte. 

Harri mugimendu anitzetako kideok mobilizaziora deitu nahi dugu amasa-villabonatar oro. Datozen egunetan burutuko diren elkarretaratze eta mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei. Hemendik elkartasun eta babes guztia eskaini nahi diogu erasotua izan den emakumeari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!