19 urteko emakume bat erasotu dute bart Villabonan

Ataria 2015eko martxoaren 8a

19 urteko emakumezko bat bortxatzen saiatu dira gauean Arroa auzoan, eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo dute 19:00etan Malkar plazan. 

Ertzaintzak baieztatu duenez, 05:45ean gertatu da eraso saiakera. Emakumeak aurre egin eta gero, erasotzaileak ihes egin du. Ikerketa zabalik du poliziak. 

Whatsapp bidez, Herri Mugimenduaren izenean, zabaldu dute mezua goizaldean: "Ez dugu inolako erasorik nahi gure herrian, eta are gutxiago eraso sexistarik. Nahikoa da!". Amasa-Villabonako EH Bilduk ere bat egin du gertaera hau salatzeko antolatutako deialdiekin: 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!