Villabonako taberna batera lapurretara sartu dira bart

Ataria 2015eko martxoaren 5a

Obaba tabernako atea behartuta

Villabonako kale nagusiko 45. zenbakian dagoen Obaba tabernan egin dute lapurreta bart gauean. Txanpon-makinara jo dute zuzenean lapurrek eta bertan zegoen dirua eraman dute.

Goizeko lehen orduan deitu diote udaltzainek Beatriz Armendariz tabernaren jabeari. Establezimenduak dituen bi ateetako bat palanka batekin behartuta topatu dute. "Ez da lehen aldia tabernara sartzen direla", azaldu du Armendarizek. "Azkenaldian zuzenean jotzen dute txanpon-makinara, badakitelako seguru dirua topatuko dutela bertan". Gainerakoan ez dute beste kalterik eragin tabernan. Ertzaintzaren bi patruila gerturatu dira Villabonara lapurretaren inguruko ikerketak egitera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!