"Sistema honen kontrako oihua da nire obra"

Rebeka Calvo Gonzalez 2015eko otsailaren 20a

 17 1424432290944
 1 1424432280863
 12 1424432288138
 10 1424432286928
 5 1424432283547
 6 1424432284046
 7 1424432284854
 8 1424432285729
 9 1424432286310
 3 1424432282664
 11 1424432287509
 2 1424432282043
 13 1424432288736
 23 1424432294089
 14 1424432289293
 15 1424432289726
 16 1424432290441
 18 1424432291372
 19 1424432292113
 20 1424432292549
 21 1424432293057
 22 1424432293587
 4 1424432283093

Martxoaren 6a bitarte Juan Ramon Balerdi billabonatarren artelanak ikusi daitezke Gurea erakusketa gelan.

'Cruces y corazones' erakusketa ikusi daiteke Villabonako Gurea erakusketa gelan. Sinbolismoz betetako lanak ikusi daitezke bertan, eta billabonatar batenak gainera; Juan Ramon Balerdirenak. Atzo iluntzean izan zen inaugurazioa eta ekitaldi xume zein hunkigarria izan zen. Lanak pinturak eta eskultura txikiak dira, izan ere Balerdik horixe lantzen du batez ere. Lan koloretsuak dira, esanahi handikoak, ikuslea pentsatzera, hausnartzera, gonbidatzen du lan bakoitzak. Gurutze asko ikusi daitezke, behin eta berriz errepikatzen den ikurra da. Lanetariko gehienak erakusketa honetarako prestatu ditu bereziki, baina badira aurreko lanak ere. Lanetariko bat Villabonako Udalari eskaini dio eta beste bat Vicente Ameztoy billabonatar sortzaileari. Ameztoyren lana maite baitu Balerdik.

Atzoko aurkezpenean sistemaren kontra egindako lanak direla esan zuen sortzaileak; "sistema honen kontrako oihua da nire obra, sistema hau ez baitzait gustatzen". "Entzun egiten dut, hitz egiten didate, pairatzen dut... eta hortik ateratzen da adierazi nahi dudana", gaineratu zuen. "Momentu batean margotzen jarraitzeak merezi ote zuen edo utzi egin behar nuen galdetu nion nire buruari, eta momentu horretan zerbait idatzi nuen, hauxe: Y de la mitad de la ignorancia, a mi alma pregunté, ¿por qué el deber y la dedicación a la creación, por riquezas o por adulación?,y ella me respondió, os ofrezco mi pensamiento, mi tristeza, mi desnudez, la renuncia, la resistencia, y un corazón verde. Porque sin vosotros mi obra no tendría ni inspiración, ni función ninguna. Espero que mis obras os conmuevan, y en esa emoción penséis, porque ese pensamiento será vuestro, y sólo el olvido os lo arrebatará".

Nora Urbizu Arozena Euskara eta Kultura zinegotziak bere aldetik, Villabonan herriko sortzaileei beraien lana erakustekoa aukera emateko helburua duela udalak, "eta ezusteko bat baino gehiago izan ditugu, erakusketa hau ikustea besterik ez dago". "Obra ikusita Vicente Ameztoy etorriko zaizue gogora, eta ez da kasualitatea, lagun handiak izateaz gain, jak¡n badakigulako Balerdi Ameztoyren jarraitzaile eta miresle sutsua dela", esan du. "Niretzako plazer bat da Ameztoy gogora ekartzea berriz ere", gaineratu zuen.

'Cruces y corazones' erakusketa martxoaren 6a arte ikusi daiteke Gurea erakusketa gelan, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30era, eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!