Pepita esnezalea eta Xanti aguazila, kalean

Ataria 2015eko otsailaren 19a

Garate anaiek bi ipotx egin dituzte Villabonako Udalak eskatuta



Villabonako Udalak aurrerantzean herriko buruhandi eta erraldoiekin kalejiran ibiliko diren bi ipotx eginarazi ditu. 2013ko Santio jaietan ibili ziren lehen aldiz ipotxak, Donostiako Irrintzi Konpartsaren eskutik, eta sortu zuten ikusmira ikusita udalak bi ipotx egitea erabaki zuen. Ipotxentzako herritar askori ezagun egingo zaizkion bi pertsonaia aukeratu ditu: Xanti aguazila eta Pepita esnezalea. Irudiak Irungo Garate anaien lantegian egin dituzte.
Xanti eta Pepita berriak Fleming eta Zubimusu ikastetxeetako haurren Ostegun Gizeneko konpartsarekin batera atera ziren lehen aldiz, baina herritarrek aurrerantzean ere ikusi ahal izango dituzte, Villabonako betiko buruhandi eta erraldoiekin ibiliko baitira kalejiretan, herritarren gozamenerako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!