Billabona A xake taldea, Ligan lehen postuan jarri da

Asier Imaz 2015eko urtarrilaren 27a

Gipuzkoako Xake Ligaren hirugarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. Maila nagusian, Billabona A taldeak Arrasate-Arlutz B-ren aurka jokatu zuen, eta 3-1 irabazi zuen lehia. 

Jose Luis Guijarrok eta Ernesto Fuentek euren partidak irabazi zituzten, puntu bana lortuz. Unai Iraolak eta Juan Ignazio Saenzek berdinketa lortu zuten, bakoitzak 0,5 puntu irabaziz. Hiru puntu horiekin, sailkapenean lehen postua lortu zuen Billabona A-k, guztira 8 puntu pilatuta.


Bigarren mailan, Billabona B-k irabazi egin zuen, eta C-k berdindu. Ondorioz, sailkapenean B-ko laukoa lehen postuan dago, eta C-koak, zazpigarren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!