Julen Zelarain aske: "Une hunkigarria izaten ari da zentzu guztietan"

Ataria 2015eko urtarrilaren 23a

Julen Zelarain Villabonako euskal presoa aske utzi dute gaur. Zelarain Valdemoroko (Madril, Espainia) espetxetik Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako operazioan kasik 10 urteko espetxe zigorra bi txandatan bete ondoren atera da. Zelarainek ATARIA Irratiarekin hitz egin du espetxetik irten bezain laster. Hauek bere hitzak

Julen Zelarain 2008an epaitu zuen Auzitegi Nazionalak AAMaren aurkako operazioaren barruan. Epaiketa horretan fiskalak hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen akusatuentzat. Orain sei hilabete berriz ere deklaratu behar izan zuen beste 9 euskal herritarrekin batera. Prozesamendu berri bat ireki nahi izan zioten zigorra betetzeko sei hilabete besterik falta ez zitzaizkiola. Zelarain Valdemorotik atera da gaur, baina espetxealdiaren zatirik handiena Huelvan (Espainia) egin du,etxetik 2.000 kilometrora.

Ez da euskal preso billabonatar bakarra aske geratu dena aste honetan,  Eneko Galarraga herrikidea asteazkenean aske geratu baitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!