Julen Zelaraini harrera beroa egin diote

Ataria 2015eko urtarrilaren 23a

Julen Zelarain Villabonako euskal presoa aske utzi dute gaur goizean eta iluntzean harrera egin diote herrian. Billabonatarrek euren babesa agertu diote euskal preso ohiari. Ez da aste honetan libre utzi duten euskal preso bakarra. Asteazkenean Eneko Galarraga herrikidea atera baitzen kartzeletik.

Julen Zelarain 2008an epaitu zuen Auzitegi Nazionalak AAMaren aurkako operazioaren barruan. Epaiketa horretan fiskalak hamarna urteko espetxe zigorra eskatu zuen akusatuentzat. Orain sei hilabete berriz ere deklaratu behar izan zuen beste 9 euskal herritarrekin batera. Prozesamendu berri bat ireki nahi izan zioten zigorra betetzeko sei hilabete besterik falta ez zitzaizkiola. Zelarain Valdemoron egon da gaur arte, baina espetxealdiaren zatirik handiena Huelvan (Espainia) egin du, etxetik 2.000 kilometrora. Valdemoroko (Madril, Espainia) espetxetik Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako operazioan kasik 10 urteko espetxe zigorra bi txandatan bete ondoren atera da.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!