Elkartasunean oinarritutako mus txapelketa

Maier Ugartemendia 2014ko abenduaren 29a

Urteroko ohiturari jarraituz larunbatean Amasa-Villabonako Musika Eskolan pertsona ugari bildu ziren preso eta iheslarien eskubideen alde jokatzen den mus txapelketan parte hartzeko.

 Guztira 54 bikote aritu ziren lehian, eta azkenean Eugenio eta Pitxik osatutako bikotea izan zen irabazle, eta 500 euro eta garaikurra jaso zuten. Bigarren Jon eta Beñat bikotea izan zen, 200 euro eta garaikurrarekin. Hirugarren, Beñat eta Euxebiok osatutako bikotea geratu zen, eta 100 euro eta bi txuleta jaso zituzten sari. Laugarren Erik eta Ibai amezketarrak izan ziren eta arkumea eta bi ardo botila jaso zituzten. Herriko lehen bikotea, berriz, bosgarren gelditutakoa izan zen, Pello eta Hantxik osatutakoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!