Sahararen eta Villabonaren arteko futbol partida

Asier Imaz 2014ko abenduaren 24a

Elkartasun futbol partida antolatu dute Villabonan larunbatean. Sahara eta etxeko taldearen arteko lehia, 12:00etan jokatuko da Arratzainen. 

Nora Urbizu udal ordezkariaren esanetan, aldarrikapen zeinu moduan antolatu dute lehia: «Sahararrentzat 2015. urtea oso esanguratsua izango da. Urrats berriak emateko beharra ikusten dute gazteenek, eta hori urte berrian izan daiteke, bertan pairatzen duten egoera ez baldin bada aldatzen».

Villabonatik elkartasuna agertu nahi diete sahararrei, eta horregatik antolatu dute larunbateko partida. Etxeko taldean erregional mailako jokalariak ariko dira. Saharako taldea bertako herritarrekin osatu dute, eta Euskal Herritik kanpo bizi diren sahararrak ere Arratzainen izango dira larunbatean. Jadanik, hasi dira entrenamenduekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!