Atzoko eraso matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du udalak

Ataria 2014ko azaroaren 7a

Astelehenean, hilak 10, izango da elkarretaratzea Errebote plazan, 18:30ean.

Atzo Amasa-Villabonan gertatutako erasoaren aurrean honako hau adierazi du Amasa-Villabonako Udalak bando bidez:

  • Udalbatza honek guztiz gaitzesten ditu indarkeria matxista eta giza eskubideen urraketa oro.

  •  Gogor salatzen dugu beste norbanako baten oinarrizko eskubideak  urratu dituen erasotzailearen jarrera eta babes osoa adierazten diogu erasotua izan den emakumeari.

  • Biolentzia matxistari aurre egiteko, bizitzaren esparru orotan berdintasunezko harremanak oinarri izango dituen jendartearen eraldaketa ezinbestekoa da. Eta horretarako, herritarren inplikazio aktiboa ezinbestekotzat jotzen dugu, horrelako erasoak eta edozein eraso mota ekiditeko.

Gertakari hau salatzeko, elkarretaratzera deitu du udalak astelehenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!