Villabona eta Zizurkil arteko oinezkoen pasabidean gertatu da, 17:45ak aldera. Ertzaintzak azaldu duenez, "dirudienez mutilak neska lurrera bota du eta gero sabelean jo du". Ertzaintzaren arabera, "dirudienez ezagunak dira, baina ez dute bikote harremanik". Inputazioa jaso ondoren, orain epaileari dagokio mutila deklaratzera deitzea.