Errebote plaza, dantzarako belaunaldi berrien lekuko

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urriaren 4a

Oinargi dantza taldeak dantzari txikia antolatu du goizean.

Amasa-Villabonako Errebote plaza dantzarien belaunaldi berriak bete du gaur, Oinargi dantza taldeak antolatutako dantzari txikiaren harira.

Anoeta, Albiztur, Leaburu eta Irurako haur eta gaztetxoak aritu dira dantzan, Amasa-Villabonako Oinargi taldeko ikasleekin batera. Kalejirarekin ekin diote jaiari eta, hamaiketakoarekin indarrak hartu eta gero, emanaldia eskaini diete plazara bertaratutakoei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!