Bi berrikuntzekin dator zinema eskaintza Gurea aretora

Tolosaldeko Ataria 2014ko ira. 30a, 18:03

Zinema klasikoa eta Santiago egoitzako egoiliarrek aukeratutako filmak ikusi hala izango dira asteazkenetan. Ikusi pelikula guztien trailerrak hemen.

Urriaren 4ean hasiko da berriro ere zinema denboraldia Villabonak Gurea aretoan. Orain arteko martxan jarraituko badu ere. bi berrikuntzarekin dator ikasturte honetako egitaraua eta asteazkenak indartzeko asmotan bi egitasmo jarri ditu martxan udaleko Kultura sailak.


Orain artekoari jarraiki, astero helduentzako eta haurrentzako eskaintza egongo da Gurean. Helduentzako filmak larunbatetan, igandeetan eta astelehenetan eskainiko dira haurrentzako filmak larunbata eta igandeetan proiektatuko diren bitartean. Haurrentzako ikuskizunak ere egitarauen sartzeko asmoa dago aurtengo ikasturteari begira, antzerki eta pailazoak esaterako. Kasu horietan ikuskizunek zinema ordezkatuko lukete aste horretan.


Pelikulak estreinatu eta berehala botatzeko asmoa du kultura sailak denboraldi honi begira eta honen ondorioz larunbatetan bi sesio egitera behartuak izango dira film jakin batzuekin 19:30etan. Aurreko urtean esfortzu ekonomiko handia egin behar izan zuen Amasa-Villabonako Udalak Gurea aretoko pantaila berria jartzeko eta hobekuntza horrek ekarri duen onuretako bat da pelikula berrienak azkar proiektatzeko aukera. Proiektore berriak ekarri duen beste onuretako bat 3D filmak eskaintzeko aukera da eta haurren filmak hiru nahiz bi dimentsiotan emateko asmoa du Kultura Sailak ahal den pelikuletan.


Bi egitasmo berrietako bat da «Zinezaleen asteazkenak» deiturikoa. Izenak berak dioen bezala, asteazkenetan zine zaleak direnei eskaintza berezia jartzea da berrikuntza honen asmoa. Honela, karteleran ez dauden film klasikoek eta kultozko filmek beraien tartea izango dute Gurea antzokian. Saio hauen prezioa bi eurokoa izango da eta hilabeteko asteazken batean emango da filma. Eguna eta pelikularen izena hilabeteroko programazioarekin baera ezagutaraziko da. Zinezaleen asteazkenak urriaren 15ean hasiko dira Cinema Paradiso filmaren emisioarekin.


Bigarren berrikuntza ere asteazkenetan ikusi ahalko da. Santiago egoitzako zaharrak zinema egitarauean parte hartzera bultzatzeko ideia izan du Amasa-Villabonako Kultura Sailak eta bertako egoiliarrei hilabetean pelikula bat aukeratu ahal izango dute. Asteazkenetako saio hau doan izango da eta 17:00etan eta egoitzako jubilatuek oso gustora hartu dute egitasmoa. Egon daitezkeen irisgarritasun arazoei erantzuna emango zaie antzokia egokituz eta aulki gurpildunak erraz sartu daitezen. Zaharrak ahalik eta erosoen egotea nahi dute udaletik eta dagoeneko hainbat pertsona animatu dira egitasmora. Asteazken hauek hala ere publiko orori irekiak izango dira eta lehen saioa urriaren 29an izango da. Zineklubean proiektatuko den filma El abuelo tiene un plan izatea erabaki dute Santiago egoitzakoek.


Bonoa 30 euroren truke
Abenduaren 31 bitarteko bonoa 30 euroren truke dago eskuragarri. Hamar film ikusteko aukera ematen du bonoak.

TRAILERRAK:

AVIONES: Equipo de rescate

Urriak 4, larunbata. 17:00 (4€)-2D

Urriak 5, igandea. 17:00 (6,50€)-3D

 

TRES MENTIRAS

Urriak 4, larunbata. 22:00 (5,50€)

Urriak 5, igandea. 19:30 (5,50€)

Urriak 6, astelehena. 21:00 (4€)

 

HAURRAK ETA LAPURRAK

Urriak 11, larunbata. 17:00 (4€)

Urriak 12, igandea. 17:00 (4€)

 

EL NIÑO

Urriak 11, larunbata. 19:30/22:00 (5,50€)

Urriak 12, igandea. 19:30 (5,50€)

Urriak 13, astelehena. 21:00 (4€)

 

CINEMA PARADISO

Urriak 15, asteazkena. (2€)

 

TORRENTE 5: Operacion Eurovegas

Urriak 18, larunbata. 19:30/22:00 (5,50€)

Urriak 19, igandea. 19:30 (5,50€)

Urriak 20, astelehena. 21:00 (4€)

 

COMO ENTRENAR A TU DRAGON 2

Urriak 25, larunbata. 17:00 (4€)

Urriak 26, igandea. 17:00 (4€)

 

LASA ETA ZABALA

Urriak 25, larunbata. 19:30/22:00 (5,50€)

Urriak 26, igandea. 19:30 (5,50€)

Urriak 27, astelehena. 21:00 (4€)

 

EL ABUELO TIENE UN PLAN

Urriak 29, asteazkena. 17:00 (Doan)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!