Pirinioetara irteera antolatu dute Aizkardi mendi elkartekoek

Maier Ugartemendia 2014ko irailaren 1a

Hilaren 10ean amaitzen da izena emateko epea

Pririneoetara joateko irteera antolatu du irailaren 13 eta 14rako Amasa-Villabonako Aizkardi mendi elkarteak. Irailaren 13an, Linas de Brotora (1200m) bidaiatuko dute, bertatik Tendereñara (1860m) igotzeko, eta bertatik Otal bailarara jaitsiko dira, Bujaruelo herrian (1340m) dagoen eta izen bera duen aterpetxean lo egiteko. Gaua bertan pasa ondoren, igandean, Mondarruegoko (2848m) gailurrera igoko dira, eta bertatik Ordesako bailaratik Saloronsera jaitsiko dira, Torlara iristeko.

Irteera honetara joateko interesa dutenek 649717182 telefonora dei dezakete 20:00etatik 22:00etara edo elkartera bertara joan ostegunetan 20:00etatik 22:00etara. Izena emateko epea hilarem 10ean amaitzen da.   Irteera 13an abiatuko da 05:30ean Olaederra kiroldegitik, eta  Aizkardi elkarteko bazkideek 65 euro ordaindu beharko dituzte, bestelako interesatuek 70 euro eta 21 urte arteko gazteek %20eko deskontua izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!