Jendetza kuadrilla egunerako izena emateko

Ataria 2014ko uztailaren 21a

Goizean goizetik jende ugari izan da Amasa-Villabonako udaletxeko arkupeetan kuadrilla eguneko bazkarirako izena emateko. Kulturako bulegoa zortzietan irekitzen bazuten ere, lehen herritarrak goizeko seietan joan dira.

Joan den urtean 1.400 lagunek eman zuten izena, eta aurten antzeko zifra aurreikusi dute. Bihar eta etzi, 08:00etatik 11:00etara bitartean ere egongo da izena emateko aukera. Herri afarirako ere izena eman ahal izango da egun eta ordu berean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!