Larunbatean Iñaki Artola eta Jokin Altunaren arteko buruz buruko partida jokatuko da, Villabonan

Asier Imaz 2014ko ekainaren 4a

Villabonako Behar Zana Elkartearen 68. urteurrenaren ospakizunak etzi hasiko dira. 17:00etan botako dute txupinazoa. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak, bola tiraldia, eta sagardo dastaketa egongo dira.

Larunbatean, 09:30ean Behar Zana IV. Xake Txapelketa jokatuko da. 10:30ean, pilota eskolako txapelketaren finalak jokatuko dira. 11:00etan, Errebote jokalarien topaketa egingo dute elkartean. 16:00etan, Bearzana frontoian pilota jaialdia hasiko da. Urbieta-Lizasok Erasun-Urruzolaren aurka jokatuko dute, eta ondoren Artola-Altuna ariko dira lehian, lau t’erdiaren barruan. Bazkideen afariarekin eta danborradarekin bukatuko da eguna.

Igandean, diana izango da goizean. 11:30ean, errebote partida egongo da, eta ondoren gonbidatuen bazkaria, elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!