Pilotakadaz pilotakadako sari banaketa

Maier Ugartemendia 2014ko ekainaren 4a

Maiatzaren 24ean Zizurkilen jokatu zen Tolosaldeko jardunaldia, eta bertako irabazleek astelehenean jaso zuten Etxerateko ikur den kinkea sari bezala.

Etxeratek Pilotakadaz pilotakada ekimena antolatu du sakabanaketaren salaketa egiteko. Eskualdeko jardunaldia maiatzaren 24ean izan zen, eta sari banaketa egin zuten astelehenean. Irabazleak, 14 urtez azpikoetan Aimar Zeberio (Lizartza) eta Oinatz Arrillaga (Orexa) izan ziren.14 urtez gorakoetan Iñigo Ruiz (Amezketa) eta Manex Altuna (Ibarra). Eta paletan, emakumezkotan Nahia Gabirondo (Gaztelu).

Bestalde, ekainaren 29an egingo dira Euskal Herri osoan azken ekimenak Pilotakadaz pilotakada dinamikaren barruan. Herrialde bakoitzeko frontoi batean egingo dira, eta Gipuzkoakoa Tolosako Beotibar frontoian izango da.

Goizeko 10etan hasiko da, eta bertan bertso pilota saioa, emakumeen arteko paletako partidak, ekitaldi politikoa, dantzariak eta urritasun fisikoa duten palazko partida izango dira. Azkenik, Beotibar kanpoaldean hamaiketakoa hartzeko aukera ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!