Helena Bengoetxea: "Memoria historikoa berreskuratzeko horrelako historiak oso garrantzitsuak dira"

Ataria 2014ko maiatzaren 28a

villabona.dok dokumental zikloaren barruan, gaur, 21:00etatik aurrera '827 kilometros sin retorno' lana ikusi ahalko da. Helena Bengoetxea da dokumentalaren egilea eta Ataria Irratiak elkarrizketatu du.

827 Erronkari eta Don Benito (Extremadura, Espainia) herriaren arteko kilometro kopurua da eta dokumentalean Cecilio Gallego Garciaren istorioa kontatzen da. 1939. urteko uztailaren 25ean, Langileen Batailoiko 127 preso iritsi ziren Pirinioetara errepide bat egieko. Cecilio Gallego Garcia, 24 urteko gazte extremadurarra, haietako bat zen, eta ihes egiten saiatu zenean hil zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!