Amasamendiko etorkizunaz erabakitzeko parte hartze prozesua

Ataria 2014ko maiatzaren 19a

Gaur abiatuko da Amasamendiren kudeaketari irizpideak ezarriko dizkion parte hartze proiektua. Gipuzkoako Foru Aldundiak du Amasamendi kudeatzeko eskumena, hamar urteko planetan antolatzen dena. Basoaren kudeaketa hartzen du beregan plan horrek. Amasa-Villabonako Udalak kudeaketa integral batera eman nahi luke pausua. Horretarako mendia erabiltzen duten eragileekin batera parte hartze prozesua jarri du martxan. Galder Azkue alkateak eman digu horren berri.

Amasamendiren jabetza izanik udalarena, kudeaketa horren nondik norakoak zehaztu ditzake eta datozen hamar urterako plana jaso duen honetan, gaia parte hartzera eramatea erabaki du, basoetatik haratago mendi osoari buruzko eztabaida bat emateko.  Mendia erabiltzen duten eragileak eta gaian aditu direnak deituko dira bileretara, baina edozein herritar bertaratu daiteke aurrez izena emanda. Baldintza prozesuak izango dituen hiru bileretara etortzea izango da. Lehena, gaur izango da 19:30ean balio anitzeko gelan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!