Amasamendiren jabetza izanik udalarena, kudeaketa horren nondik norakoak zehaztu ditzake eta datozen hamar urterako plana jaso duen honetan, gaia parte hartzera eramatea erabaki du, basoetatik haratago mendi osoari buruzko eztabaida bat emateko. Mendia erabiltzen duten eragileak eta gaian aditu direnak deituko dira bileretara, baina edozein herritar bertaratu daiteke aurrez izena emanda. Baldintza prozesuak izango dituen hiru bileretara etortzea izango da. Lehena, gaur izango da 19:30ean balio anitzeko gelan.