Prentsa tailerretik 'Tolosaldeko Ataria'ra

Ainhoa Oiartzabal 2014ko apirilaren 8a

Villabonako Erniobea Institutoko ikasleak bisitan izan dira goizean Ataria-n.

Irratian nork parte hartuko zalantzan egon ostean, Asierrek eta Kristinak hartu dute hitza Ataria Irratian gaur goizean. Villabonako Erniobea institutotik etorritako ikasleen bozeramaile lanak egin dituzte, eta besteak beste, aste honetan ikastetxean ospatzen ari diren euskal astearen berri eman dute bertan.

DBH 2ko ikasleak ziren, Villabonakoak, Zizurkilgoak, Asteasukoak,.. eta hautazko ikasgaien artean prentsa tailerra hautatu dutenak. Beraz, interesez jarraitu dituzte erredakzioko kazetariek Atariaren lanari buruz emaniko azalpenak.

Batik bat, albisteak-eta internet bidez jasotzen dituztela adierazi dute ikasleek, eta bereziki gustatu zaie Komunitatearen atala; izan ere, bertan izena eman ostean, nork bere taldearen albiste, deialdi eta bestelako informazio argitara baitezake Ataria.info-n.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!